viernes, 11 de julio de 2014

Pixkanaka-pixkanaka ulertzen...

Hirugarren eguna eta ardiek jarraitzen dute oporretara joaten. Gloriak norbait indartsua behar du hasia konpontzeko. Nire kasua ez denez, ardiak han-hemenka dabiltza egun osoa. Eskerrak Oier etorri zaren! Berari buruz eta bere euskaraz hitz egingo dizuet geroxeago.

Gaur apur bat gehiago ezagutu dut herria. Tabernan hasi gara eguna kafetxo bat hartzen beste bi lagunekin. Hiru pertsona zeuden: Julita, Errezilekoa; María Luisa, Urrestillakoa; eta Gloria, Goizuetakoa. Hurrenez-hurren, "uie", "ude" eta "ura" erabiltzen dute "ura" esateko. Hiru pertsona eta hiru erara desberdin gauza bat deitzeko. Deigarria, ezta?
Pasatu gara Maiteren etxetik. (Gloriaren lagun bat) Berarekin eta alabarekin aritu gara hizketan. Haietako bat izango banitz sentitu dut. Zinez, harrigarria da nola tratatzen nauen hemengo jendeak (euskaldunek) euskara ikaste hutsagatik.

Gero, Maria Luisarengatik pasatu enkargu batzuk jasotzeko eta joan gara enkargu horiek eramatera. Nora? Euskal Herri are sakonagora. Ezerezaren erdian dauden bi baserritara. Baikotzean gizon bakarra bizi da, animalez ingurututa, zein baino zein ohikoak... Bigarrenak solas apur bat eman digu, beno Gloriari, hobeto esanda. Niri, tamalez, ezinezkoa egin zitzaidan ulertzea. Kotxegabekoa direnez, antza denez, Gloriak astero banatzen dizkie esnea, ardoa, janaria eta guztiz. Beraz, baserritarra izan ezik banatzaile ere egiten dut lan hemen. Eta pozik, gainera!

Oier etortzen da gure lerroetara. Bera da Amaiaren neba (edo anaia, hemen dioten bezala), hortaz, Gloriaren biloba. Ikaragarri alaia eta irekia da eta, horri esker, oso erraza egiten da berarekin mintzatzea. Gertatzen dena da azkar samarra egiten duela. "Erniora iyo al zea behiñe?" galdetu dit. Ez dakit zenbat aldiz errepikatu behar izan duen esaldia nik ondo ulertzeko. (Barre egiten, noski) Hala eta guztiz ere, euskaltegiko irakasle titulua omen dauka. Hori jakinda esan behar izan diot "Motelago hitz egin beharko lieke zure ikaslei, inoiz klaseak ematen hasiz gero. Bestela, jai daukate!" Okerrena izan da hikaz egiten hasi duenean. "Nire aurrean, zukaz, arren."

Sokatira egiten du Oierrek baina segalaria ere bada. Beraz, belarra ebakitzen (ez mozten) irakatsi dit gaur. Ezin duzue imaginatu zelako estilo daukadan. Izan ere, Amaiak hartu dizkit argazki batzuk, baina ez dizkizuet erakutsiko. Ez dut nahi niri iseka egitea...

Bueltaka jarraitu du Gloriak ardiekin. Azkenean bion artean lortu dute zulo konpontzea. Oraingo arazoa beste bat da. Badirudi beste ardi bat agertu dela. Amaia eta biok baserriz baserri ibili gara bilatzen eta galdetzen ea norena zen ardia. Itxuraz, ez zen inorena, hortaz, gurekin jarraitzen du ardi berriak, gure belarra jaten. Gertatzen dena da ez dela ardia (gureak bezala) baizik eta aharia, eta sasoian omen daudenez...

Egun ondo amaitzeko, Enrike bota zituen bertso batzuk afaldu bitartean. Badirudi bertsolaria zarela (edo bertsozalea, behintzat). Eta, onartu behar dut bertsoak botatzen dituenean askoz hobeto ahozkatzen duela. Hori dela eta, esan daiteke pixkanaka-pixkanaka hasi naizela Enrikeri ulertzen.




No hay comentarios:

Publicar un comentario