domingo, 13 de julio de 2014

Ohiturak hartzen...

Tirriki-tarraka ikasten ari naiz hemengo ohiturak. Gaur goizean errieta egin dit "agur" izateagatik. Agur esan ostean erantzun dit neska batek "Reyes, hemen adio erabiltzen dugu. Ahaztu agur, mesedez" Harrezkero, ez dut ausartu "agur" esatera.

Eta hori egin dut Tolosan non eman dugun goiza. Lehenengo eta behin erosi dugu pentso apur bat animalentzat. "Seis cincuenta dira" eta hain lasai geratu da dendako mutila. Badirudi zenbaiak gaztelaniaz esaten dituztela. Eta ni, beti, kalkuladora batekin buruan sartuta, batuketak egiten, ondo esateko zenbakiak... Beste apeta bat.

Gero paseo bat ibaiaren bazterretik eta opariaren bila. Laster izango da Amaiaren urtebetzea eta gustatuko litzaidake zerbait eramatea. Buelta batzuen ostean lortu genuen erostea. Bere gustukoa izango delakoan nago, dena den, momentuz, ez dizuet esango zer den oso litekeena baita berak lerro hauek irakurtzea.

Behin erosita, eta ibilaldi baten ondoren, amaitu ginen Gloria eta biok pilotalekuan, Beotibaren. Nola eta irekita zegoen, sartu eta jesarri lasai-lasai... Barruan, ume batzuk jolasten eta ikusle gehiago han-hemenka. Eta hara non, umeen artean Bengoetxea pilotaria entrenatzen zegoen. Ikusgarria iruditu zait bere hurbiltasuna eta bere umiltasuna. Frontoia umeez beteta eta haien alboan entrenamendu egiten... ia-ia futbolariek egiten duten bezala...

Horrez gain, gaur topatu dut nire sukaldari rola. Nola? Erroskillak prestatzen. Onartu behar dut ez naizela batere ona sukaldean, baina, Gloriari eta pazientziari esker zerbait lortu dut.  Irina, azukrea, esne-gaina eta arrautsak (gure oiloak jarrita, noski) mahaian gainean, ondo nahastuta masa lortzeko eta behin masa eginda borobiltzera... Hasieran, ezin nuen ondo borobildu. Baina,  zenbat eta erroskillak gehiago egiten nuen hainbat eta itxura hobea zeukaten eta hainbat eta azkarragoak egiten nituen. Eta ahogozo ere ederra omen zituen, ze bukatu genuenerako Iban heldu zen, probatu baten bat eta badirudi izugarri gustatu zitzaizkiola (edo hori esan zigun, behintzat.) Iban Gloriaren semea da eta bere euskarak beste atal aparte merezi du; abiaduragaitik, gehien bat. Enrike, Oier eta Ibanen artean zoratuta naukate.

Gero guk geuk froga genezakeen oso lan ona egin genuela. Ziur aski ama harro nitaz egongo litzateke. Tamalez ezin du irakurri lerro hauek. Beno, irakurri bai, baina ulertu ez...

No hay comentarios:

Publicar un comentario