lunes, 14 de julio de 2014

Asteburu lanpetuta

Tope-tope ibili naiz asteburu honetan. Ez naiz geldi egon, ezta minutu bat ere. Hasi zen eguraldi petralekin (astean zehar bezala). Euria izan ezik, hotza ere egiten zuen. Izan ere, larunbat goizean Gloriak sua piztu behar izan zuen. Pentsatu nuen: "Benetan uztailan gaude?" Negua zirudien...
Eguraldia gorabehera, zuriz jantzi eta Iruñera joan nintzen (eguzkiaren bila) Iruñera edo Pamplonera, adineko euskaldun zaharrek dioten bezala. Hartu nuen autoa eta Tolosan topatu nituen Aintzane eta Mikel: Gloriaren alaba eta senarra. Autobiaren ordez, hartu genuen orokorrean errepidea. Lizartzatik pasatu, Araxes errekaren parean gidatu eta apurka-apurka murgiltzen Nafarroan. Araitz, Betelu, Lezaeta, Lekunberri... Gezurra badirudi ere, leku horiek ez nituen ezagutzen. Eta orain ikusita dauzkadala ziurta dezaket ikusi dudaneko lekurik ederretako bat dela. Hainbeste herri txiki zeharkatzen, mendiaren bihotzean, musika euskaraz entzuten (abesti batzuek biziki zoragarriak)... Zinez, bidaia ikusgarria.
Eta menditik, hiriburura. San Ferminetan egon nintzen noizbait, baina beti gauez. Egunez, inoiz ez, eta irrikaz nengoen joateko. Behin Iruñean, utzi genuen autoa barraken alboan eta alde zaharrera. Nola eta ez neukan zapirik, ezta gerrikorik ere, Aintzanek utzi zizkidan. Eta hasi ginen entzierroko ibilbide egiten (zezenik gabe, noski). Korrika beharrean, lasai egin genuen, tabernaz taberna, giroa ikusten eta txarangak entzuten. Eta bat-batean, hortik agertu ziren erraldoiak dantzatzen. Horrelakoa da Iruña San Ferminetan, nahiz eta euria egin.
Lasai-lasai bazkaldu genuen (sinestezina baina egia), eta nahiko ondo, bide batez. Aintzanerekin ez daukat arazorik moldatzeko. Dena den, batzuetan, galdu egiten naiz. Eta Mikelekin,  azkar egin arren, nahiko ondo ulertzen diot. Eta gustatzen zait berarekin mintzatzea, zentzuko solasa daukalako eta denetatik berba daiteke berarekin.

Eta horrela pasatu egun osoa, euskaraz. Tabernariekin izan ezik, jende guztiarekin euskaraz egin genuen. Hau poza! Eguzkia aurkitu dugu? Esan liteke baietz, arratsaldean atera zelako. Hala ere, Errezilera bueltatu ginenean euria gure zain zegoen.

Igandean, aldiz, goizetik eguzkiak zeruan distira egiten zuen. Giroa ezin hobeto,  adibidez, mendira joateko. Gu, ordea, abiatu ginen Anoetara Amaiaren urtebetzea ospatzera. Haien elkartean bildu ginen eta aukera eduki nuen elkarteko giroa ezagutzeko, orain arte, erabat ezezaguna niretzat. Gizona (Mikel) mantal jarrita eta sukaldean, behar den bezala. Txakoliñekin eta txorixoekin eman zigun ongi etorria. Familia osoak opa zuen urtebetzea. Amaia, dotore-dotorea, egokierak merezi duelako. Berarekin, gurasoak (Aintzane eta Mikel), Oier (neba edo anaia, euskalkiaren arabera) eta Maitane, bere ahizpa, 17 urteko neska polit bat, eta ikaragarri altua, bide batez.
Haiez gain, etorri ziren Iban, Edurne (bere emaztea) eta bi txikiak: Nora eta Julen, zein baino zein xarmantagoak, jateko modukoak. Bazkaria luzea egin genuen eta ez nintzen isildu geratu. Entsaladilla, ganbak, kroketak, bakailao, haragia... eta ondo amaitzeko postre galanta: bizkotxo goxo-goxo, guk egindako erroskillak eta ez dakit zenbat pastel. Gero kafea, trago batzuk eta, elkarteko gizonak, puro bat pilota partidu ikusi bitartean, nola ez! Konturatu gabe, benetako euskaldun giroan murgilduta nengoen. Senti nezakeen.

Gure ohiturez aritu ginen hitz egiten: Euskal Herrikoak eta Sevillakoak, eta hain desberdinak diren. Edurnerekin aski egon nintzen hizketan. Berak sekulako ahalegina egiten zuen nik uler niezaion. Azentu eta hizketa kentzeke, astiro egin zuen eta, nik, bihotzez eskertu nion. Horregatik, ez dakit zenbat ordu eman genuen hitz eta pitz. Galdera ugari egin zizkidan eta nik, pozik, erantzun nizkion denak. Berarekin oso erraza da mintzatzea. Ahaleginaz aparte, bere jarrera harrigarria da, atsegina eta jatorra.

Iban ere bada itzel atsegina eta alaia. Eta asko galdetu zidan, baita ere . Gertatzen
 dena da, ezin diodala ondo ulertu. Orduan, txantxetan dagoela, ironiak ez ditut harrapatzen. Agian, pentsatzen du tonta hutsa naizela hamaika aldiz eskatzeagatik errepikatzeko. Baina,
nahiago dut galdetu ulertu gabe geratu baino.

Nire aurrean Iban eta Oier eserita txiste bat ematen zuen. Haiek ezin azkarrago mintzatzen eta ni, bitartean, saiatzen jarraitzen, alferrik, eta ahoa bete hortz. Falta zen Enrike dena konpletu izateko... Azkenean, denok barre egiten elkar.
Hala eta guztiz ere, primeran moldatzen gara. Denek, salbuespenik gabe, tratatzen naute familietako bat izango banintz. Maitegarriak dira denak.

Ah! Ahazteko zorian nengoen. Susmatzen nuen bezala, Amaiari izugarri gustatzen zaio oparia. "Gerra txikia" Ander Garroren azken liburua. Eta, antza denez, ez da Amaiari bakarrik. Denek eskatu zioten irakurtzeko. Zelako arrakasta! Bejondeizula!







No hay comentarios:

Publicar un comentario